Ia 5 puntu hazi da parte hartzea seietako zenbaketan
2015ean baino lau puntu gora. Arratsaldeko seietako datuak dira, Hondarribiko mahai guztietako datuak bilduta. Duela lau urte baino askoz ere hondarribiar gehiago ari dira hauteslekuetara hurbiltzen. Ordu bietan %1,89ko igoera bazen, seietan %4,85koa zen hazkundea. Aurreko udal hauteskundeetan erroldaren %49,83ak bozkatu zuen 18:00etan; aurten, %54,68ak.
2015eko udal hauteskundeetan abstentzioa %37,55a izan zen, %62,45eko parte hartzea. Erritmoari eusten bazaio, dezente txikiagoa izango da abstentzioa aurten, eta parte hartzea %70era hurbildu daiteke.