14:00etan, duela lau urte baino bi puntu gehiago
Espainiako Gobernuak ordu bietan eman du udal hauteskundeen parte hartze datuen lehen aurrerapena. Datu horien arabera, bozkatzera deituak dauden hondarribiarren %39,56ak bozkatu du jardunaldiko lehen bost orduetan. Duela lau urte baino ia bi puntu gehiago izan da parte hartzea 14:00etan. (%1,89). 2015ean erroldaren %37,67 hurbildu zen hauteslekuetara ordu berean. Arratsaldeko seietan egingo dute bigarren parte hartzearen neurketa.
Bestela, normaltasuna da nagusi Hondarribian. Eguraldiak ez du gehiegi lagundu, euria egin baitu lehen ordutik. Hala, atertu duen momentuan ilarak sortu dira mahai gehienetan, jendeak une hori aprobetxatu baitu bozkatzera joateko.
Jostaldi pilotalekua da bozkatzaile gehien jasoko dituen hauteslekua, erroldaren %44aren hauteslekua delako. Bertan eman du botoa Gipuzkoako Ahaldun Nagusi bezala errepikatu nahi duen Markel Olano jeltzaleak, goizeko hamaiketan.