[GALERIA ETA BIDEOA] Irundarrek merezitako harrera egin diete Realeko jokalariei
Erreginaren Kopa hirira heldu da jada. Jendetza bildu zen atzo Irungo San Juan plazan Realeko Sandra Ramajo, Leire Baños eta Sara Olaizola jokalariei harrera beroa egiteko.
Erreginaren Kopa hirira heldu da jada. Jendetza bildu zen atzo Irungo San Juan plazan Realeko jokalariei harrera beroa egiteko. Protagonista nagusiak Irungo jokalariak izan ziren, Sandra Ramajo, Leire Baños eta Sara Olaizola. San Juan Harria irudikatzen duen oroigarri bana jaso zuten jokalariek. Talde osoari egindako omenaldiaz gain, festarako tartea ere izan zen. Bañosek gerturatutakoen babesa eskertzeko hitz batzuk eskaini zituen, eta amaitzeko, dianarekin batera dantzan jarri zuen udaleko pleno aretoa.
Hona atzoko harreran bildutako irudiak, eta ospakizunaren bideoa: