EH Bildu: "Hondarribian ez dugu nahi erasotzaile faxistarik, ezta horiek babesten dituen armadarik"
Hondarribiko EH Bilduk, kanpainaren barruan, Askatasuna ildoaren berri eman du. Muarak jasandako erasoak erantzunik gabe daudela adierazi du.
Hondarribiko EH Bilduk salatu ditu 2016 eta 2018 urteetan Muara elkarteak jasan zituen “eraso faxistak”. Koalizioko kideen arabera, erasotzaileak identifikatuak izan ziren, eta Espainiako Armadako kideak izan zirela jakin zen. Jon Iñarritu EH Bilduko kideak, senatari zenean, Espainiako Senatuan gaia argitze aldera galdera sorta aurkeztu zuen, “erantzunik gabe gelditu ziren”. Iñarrituk berriz ere gaiari helduko dio Espainiako Parlamentuan.
Hondarribiko EH Bilduko kideek garbi esan dute: “Hondarribian ez dugu nahi erasotzaile faxistarik ezta horiek babesten dituen armadarik”.
Ondoko bideoa, herriko EH Bilduk Askatasuna ildoaren gainean egin duena da. Bertan Iñarrituk berak eta Kima Arzuaga Muarako lehendakariak egiten dituzten adierazpenak.