Behobia auzoa erdi arora itzuli da
Jada zabalik da seigarren Erdi Aroko azoka. Igandera bitarte, dozenaka postuez gain, animazio saio eta ikuskizun ugari izango dira.
Gaurtik aurrera Irungo Behobiatik buelta bat ematen dutenek Erdi Arora egingo dute jauzia. Seigarrenez jarraian, Erdi Aroko Azokak auzoko kaleak hartuko ditu. Dagoeneko zabalik da azoka, eta igandera bitarte (hilak 19) bisitatzeko aukera izango da. Bidashop, auzoko elkartea eta udalaren arteko elkarlanaren emaitza da feria berezia.
Orotara, 60 postu baino gehiago jarri dituzte, askotariko produktuekin. Artisautza, jatekoa, tailerrak… Denetarik izango da. Era berean, animazio saio eta ikuskizun ugari egingo dituztela jakinarazi dute udaletik. Hortaz, adi egon daitezela auzotarrak!