920.666 euro utzi ditu Bonolotoak Irunen
Irungo Juan Arana kaleko 6. zenbakiko saltokian saldu dute txartel irabazle bakarra.
![loteria](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2018/01/loteria.jpg)
Irungo Juan Arana kaleko 6. zenbakiko saltokian 920.666,65 euro utzi ditu Bonolotoak. Joan den asteartean (hilak 14) erositako txartel bat izan da saritua; irabazle bakarra izan da. Konbinazio irabazlea, honakoa izan da: 26 33 22 48 2 23.