Elkarrekin Podemos: "Santanok beste hautagaiekin eztabaidatzeko prest egon beharko luke"
Elkarrekin Podemos taldea ere haserre azaldu da euskarazko eztabaida politiko bakarrari uko egin diolako Jose Antonio Santano alkateak (PSE-EE).
Elkarrekin Podemos taldea ere haserre azaldu da euskarazko eztabaida politiko bakarrari uko egin diolako Jose Antonio Santano alkateak (PSE-EE). Parte ez hartzeko erabakiarekin, hiritarren hizkuntza eskubideak urratu dituela salatu dute formaziotik.
Hiriko ordezkari gorenak duen hiri proiektua bestelako hautagaiekin eztabaidatzeko prest egon beharko lukeela adierazi du David Soto taldeko alkategaiak. “Ez dugu amore emango alkateak eztabaidetan parte hartzea eta gehiago ez ezkutatzea aldarrikatzen”, gehitu du.