Itxarovision jaia egingo dute beste behin
Itxaropena tabernak mozorro festa handia antolatu du larunbaterako.
San Pedro kaleko Itxaropena tabernak Itxarovision jaia antolatu du larunbaterako, Eurovision lehiaketaren finalarekin bat eginez. Aurreko urteetan bezala, bi zatitan banatu dute jardunaldia. Lehenik euroafaria egingo dute 21:00etatik 23:30era. Jarraian, festa handia 04:00ak arte.
Telebista lehiaketaren historiarekin zerikusia duten mozorroekin janzteko eskatu die Itxaropenak hurbiltzen direnei. “Sari bereziak izango dira mozorro onena eta Eurovisioneko 2019ko irabazlearentzat”, gaineratu du Itxaropenak bere facebook orriaren bitartez.