Zapi berdeek ez dute larunbateko manifestazioa galdu nahi
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du datorren larunbatean (hilak 11) Donostian egingo duten manifestazioarekin. 18:00etan irtengo dira Bulebarretik.
Txingudiko Pentsiodunen Mugimenduak bat egin du datorren larunbatean (hilak 11) Donostian egingo duten manifestazioarekin. 18:00etan irtengo dira Bulebarretik, baina eskualdeko pentsiodunek zita dute lehenago, 17:30ean. Kioskoaren ondoan elkartuko dira eskualdeko pankartaren atzean. TPMren zapi berdeak eramateko deialdia luzatu dute.
Egun, 2018 hasierako egoera berbera pairatu behar izaten ari direla salatu dute eskualdeko pentsiodunek. “2020an %0,25eko igoerarekin jarraituko dugu eta erosteko ahalmen proportzionala galduko dugu, gainera, ez dugu oinarrizko aldarrikapenik onartuko”, diote mugimendutik. Hori dela eta, Espainiako Parlamentuko alderdi guztiei eta osatuko duten gobernu berriari pentsioen sistema publikoaren etorkizuna bermatzea exijitu diete.