Barandari helduta dantzaren eguna ospatzeko
Irun eta Hondarribiko dantza klasikoko ikasleek barandaren ekitaldia egin dute, dantzaren eguna ospatzeko.
270 dantzari baino gehiago elkartu ziren atzo Irungo Dunboa kanalaren pasealekuan, Dantzaren Nazioarteko Egunari lotutako barandaren ekitaldian.
Irungo eta Hondarribiko musika eta dantza eskoletako eta Miren Gomez, 22 Academy, Maria Elena Echebeste eta Junkal eskoletako dantza klasikoko ikasleek hartu zuten parte. Bi saiotan banatu zuten ekitaldia. Lehenengo txikiek egin zuten dantza, ondoren handiek.