Maria Jose Porrino irundarrari babesa adierazi diote Bilbon
Bilboko Alokabide bulegoaren parean lo egiteko zakuak, esterak, mantak eta kanpin dendak jarri dituzte, Maria Jose Porrino irundarraren errealitatea ikustarazteko asmoz.
Etxegabetzeak pairatu behar izan dituzten zenbait lagunek elkarretaratzea egin dute gaur Bilboko Alokabide bulegoaren parean. Bertan, lo egiteko zakuak, esterak, mantak eta kanpin dendak jarri dituzte, Maria Jose Porrino irundarraren errealitatea ikustarazteko helburuarekin. Bilbon elkartu diren gizarte kolektiboek gogoratu dutenez, jada bi aste baino gehiago daramatza irundarrak San Juan plazan kanpaturik.
Era berean, etxegabetzeen harira udaletxeek eta epaileek sinatutako hitzarmena oraindik betetzen ez dela salatu dute gaurko elkarretaratzean. Hala, etxegabetzeak gelditzeko “presazko eta berehalako neurriak” hartzea exijitu dute.