Bost kartel lehiatuko dira aurtengo sanmartzialak iragartzeko
'Etorri eta ezagutu', 'Prest!', 'Martzial-Haus', 'San Martzial' eta 'Txapelak??' dira kartel finalistak, horien artean bozkatu beharko dute irundarrek.
Soilik bost hautagaitza gelditzen dira aurtengo San Pedro eta San Martzial jaiak iragartzeko. Orain arte 26 kartel jaso dituzte udalean, eta jada finalera pasa direnen berri eman dute. ‘Etorri eta ezagutu’, ‘Prest!’, ‘Martzial-Haus’, ‘San Martzial’ eta ‘Txapelak??’ dira kartel finalistak, horien artean bozkatu beharko dute irundarrek.
Susana Ferreira diseinatzaile eta artista, Xabier Arribas irakaslea, Patricia Gomez (Bitamina Faktoria), Igor Baiona (Adimedia), Maria Jesus Torres (Donostia Kultura), Gerardo Garcia (Irungo Argazkilaritza Elkartea) eta Juncal Eizaguirre udaleko ordezkaria izan dira batzorde artistikoa osatu dutenak, eurek aukeratu dituzte bost kartelak.
Bihartik (hilak 3) aurrera bozkatzeko aukera izango da, maiatzaren 16ra bitarte (osteguna). Irungo udaleko webgunean egin daiteke, eta 16 urte gorako irundarrek izango dute aukera bozka emateko. Ondorengoak dira bost kartelak: