Eskubaloiko Euskal Kopako finala jokatuko dute gaur Hondartzan
Bidasoak eta Amenabarrek jokatuko dute.
Irungo Bidasoa eta Zarauzko Amenabar eskubaloi taldeek Euskal Kopako finala jokatuko dute gaur Hondarribiko Hondartza kiroldegian, 12:00etan hasita.
Jokatzen duten maila -Bidasoa Asobalen eta Zarautz Zilarrezko Mailan- eta irundarrak egiten ari diren denboraldia kontuan izanik, horiak dira faborito. Baina zarauztarrek ez dute ezer galtzeko, eta presiorik gabe jokatzeak norgehiagoka orekatu dezake.
Zalantzarik gabe, goi mailako eskubaloia ikusteko aukera izango da gaur herriako kiroldegian. Sarrerak 3 euroan salduko dituzte Hondartzako lehiatilan.

