Futbol partida berezia, migratzaileei elkartasuna adierazteko
Real Unioneko Beteranoen taldeak Kamerungo jokalariz osatutako konbinatu baten aurka jokatuko du datorren maiatzaren 11an. Irungo Harrera Sareak artatzen dituen migratzaileei elkartasuna adierazteko antolatu dute.
Irungo Real Unioneko Beteranoen taldeak futbol partida berezia antolatu du hurrengo larunbaterako (maiatzak 11). 35 urtetik gorako Kamerungo jokalariez osatutako konbinatu baten aurka jokatuko dute irundarrek, Irungo Harrera Sarearekin eta Dunboa-Eguzki taldearekin batera antolatutako elkartasunezko partidan.
Partida 11:00etan jokatuko dute, San Jose Obrero futbol zelaian. Sarrera doakoa izango da.