Irungo kiroldegietako bazkide izateko kanpaina berezia egingo dute
Maiatzaren 6tik 10era Artalekuko edo Azken Portuko bazkide egiten direnek ez dute matrikularik ordainduko. Irun Txartela erabil daiteke abonatu izateko.
Irungo Artaleku eta Azken Portu kiroldegietako bazkide izateko kanpaina berezia abiatuko du Irungo Udalak maiatzaren 6tik 10era. Bi egun horien artean abonatu egiten direnek, matrikulako kuotarik ez dute ordaindu behar izango (43,12 euro eta 77,58 euro arteko aurrezpena, abonu motaren arabera). Gainera, aurtengo kuotako zati proportzionala bakarrik ordaindu beharko dute abonatu berriek.
Horrez gain, udalak jakinarazi du Irun Txartelarekin egin ahal izango direla kirol abonuaren alta emateak, lehenengoz. Orain arte, ikastaro jakin batzuetarako erabil zitekeen Irun Txartela, baina orain, abonua egiteko ere izango da erabilgarri.
Aurrez aurreko izen emateak ere egin daitezke, baita informazio eskaera zuzenak egin. Horretarako bi kirol guneetako harreretan langileak prest daude behar dena azaldu edo emateko, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara.