[Galeria] Expogrow, data aldatuta ere, jendetsua izan da
Expogrow Kalamuaren Azokak 15.000 jarraitzaile jaso ditu ostiraletik igandera. Antolatzaileek nabarmendu dute 2.000 profesional akreditatu direla.
Irailetik apirilaren bukaerara pasatu dute, baina hala ere, jendea erakartzeko gaitasuna ez du galdu Ficoban egin den Expogrow Kalamuaren Azokak. Ostiraletik igandera, 15.000 bisitari jaso dituela esan dute antolatzaileek. Expogrowren zortzigarren ekitaldiak zenbaki potoloak utzi ditu beste behin.
Ficobako pabiloitan 150 enpresak jarri dute postua, eta horrez gain, egin diren jardueretan (hitzaldiak, mahai-inguruak eta bestelakoak) 2.000 profesional akreditatu direla nabarmendu dute kalamuaren jaialdia prestatu dutenek, eta adierazi dute profesionalen eta bezeroen arteko harremana errazteko zeregina erabat bete dela. Profesionalak munduko hainbat herrialdetatik etorri dira Irunera.
Ficobako kanpoaldeko kontzertuek ere jendetza bildu dute, larunbatean izan zen. Bertan, Emir Kusturicak azaldu zuen jendea mugiarazteko gaitasun osoa duela, eta Danakil nahiz Kulto Kultibo eta Don Cornelius bertako taldeek ere duten kalitatea azaldu zuten.
Jarraian, Expogrowko hainbat irudi, antolatzaileek utzitakoak.