PSE-EE izan da garaile Irunen
2016an baino 3.000 boto gehiago lortu ditu talde sozialistak. Atzetik, ia bozka kopuru berberarekin, Elkarrekin Ahal Dugu eta EAJ.
Gaurko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan, kongresurako Irunen bildu diren botoetan, PSE-EE izan da garaile; 9.805 boto eskuratu ditu. Bigarren indar bozkatuena Elkarrekin Ahal Dugu izan da (7.450), eta soilik 27 bozka gutxiagorekin, EAJ (7.423). Laugarren alderdi bozkatuena EH Bildu izan da, 3.054 botorekin. Bosgarren indarra PP izan da (2.445), seigarrena Ciudadanos (1.656), jarraian Vox (1.123) eta azkena PACMA (344).
2016ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeekin alderatuta, oso nabarmena izan da PSE-EEren igoera. Gaurko onuradunena izan da, 2016an baino 3.000 boto gehiago eskuratu baititu. EAJk ere hazkunde nabarmena izan du (+ 2.500). PSEE-EE eta EAJk bezala, orain dela hiru urteko emaitza hobetzea lortu du EH Bilduk, ia 1.000 boto gehiago eskuratuta.
Elkarrekin Ahal Dugu izan da gaurko kaltetuena (2.500 boto baino gehiago galdu ditu), hortaz, lehen postutik bigarrenera egin du jauzia. PPk ere ia botoen erdia galdu du gaurko hauteskundeetan. Ciudadanos taldeak 2016ko ia zenbaki berberak errepikatu ditu (+19) eta PACMAk berriz, 7 boto emaile gutxiago izan ditu aurten.
Hona Irungo emaitzen zerrenda (parentesi artean 2016ko kongresurako botoen kopurua).
- PSE-EE: 9.805 boto (6.643).
- Elkarrekin Ahal Dugu: 7.450 boto (10.086).
- EAJ: 7.423 boto (4.888).
- EH Bildu: 3.054 boto (2.133).
- PP: 2.445 boto (4.197).
- Ciudadanos: 1.656 boto (1.637).
- Vox: 1.123 boto.
- PACMA: 344 boto (351).