Igandera bitarte festa izango da nagusi Meakan
Astebetez luzatuko dituzte auzoko jaiak, datorren igandera (hilak 28) bitarte zehazki.
![meaka.jaiak](https://bidasoa.hitza.eus/site/files/2017/04/meaka.jaiak_.jpg)
Joan den igandean (hilak 21) eman zieten hasiera 2019ko Meakako jaiei. Astebetez luzatuko dituzte ospakizunak, datorren igandera (hilak 28) bitarte zehazki: egitarau zabala prestatu dute auzotarrek. Honakoa da Meakako Auzo Elkarteak datozen egunotarako antolatu duten egitaraua:
- Osteguna (hilak 25): San Marko Eguna ospatuko dute auzotarrek. 17:00etan, umeentzako jokoak izango dira.
- Ostirala (hilak 26): 21:00etan, Auzoko Afaria (Felix Manso jatetxean).
- Igandea (hilak 28): Auzoko nagusien eguna izango da. 11:00etan, meza; 12:00etan bertsolariak eta dantzariak eta 14:00etan auzoko nagusien bazkaria.