[GALERIA] "Kataluniako preso politikoen askatasuna" exijitu dute irundarrek
Hamarka eta hamarka lagunek erantzun diote Irungo Gure Esku Dagoren deiari; Kataluniako herriari babesa adierazteko manifestazioa egin dute hiriko kaleetan barrena.
Hamarka eta hamarka lagunek erantzun diote Irungo Gure Esku Dago-ren deiari. Kataluniako herriari babesa adierazteko manifestazio jendetsua egin dute arratsaldean hiriko kaleetan barrena. Kataluniako buruzagi sozial eta politiko subiranisten kontra epaiketa salatzea eta preso politikoak askatzea. Hori izan da arratseko aldarri nagusia.
“Beraien eskubideen urraketekin gure eskubideak ere urratzen ari dira. Gu ere epaituak izaten ari gara. Galdeketa demokratiko bat epaitu eta zigortu nahi dute. Finean, herrien autodeterminazio eskubidea ukatu nahi dute”, adierazi dute taldeko kideek.