Txingudiko pentsiodunak Donostiako manifestazioan izango dira
16:30ean Bulebar inguruan elkartzeko deialdia egin dute eskualdeko mugimendutik.
Datorren larunbatean (hilak 13), pentsio duinen aldeko manifestazioa egingo dute Donostian. Eskualdeko pentsiodunek ere bat egin dute deialdiarekin, eta hala, Irun eta Hondarribiko herritarrak batera bideratuko dira mobilizaziora.
Manifestazioa 17:00etan aterako da Bulebarretik. 16:30ean berriz, Bidasoko pentsiodunak Agirre gozotegi inguruan bilduko direla jakinarazi dute mugimendutik, pankarta propioarekin ateratzeko asmoz. Pentsiodunak, langileak, emakumeak, gazteak… Eskualde osoa deitu dute manifestaziora batzera.