Irungo bi autobusek Saharan emango dute zerbitzua
Bi autobusek orain arte L-1 linea egin dute; elektriko berriengatik aldatu dituztenak dira.
Dagoeneko Irungo bi autobus Sahara bidean dira. ‘Sahararako ibilgailuak 2019’ programaren barruan, Irungo Udalak Saharako herrian zerbitzua emateko bi autobus eman berri ditu. Gaur egin diote giltzen entrega Saharako ordezkari Abdulah Arabiri.
Bi autobusek orain arte L-1 linea egin dute; elektriko berriengatik aldatu dituztenak dira. Saharako ordezkariak adierazi duenez, autobusak baliagarriak izango dira errefuxiatuak alde batetik bestera mugitzeko, lanetik etxera bereziki.