Haurren garapenean funtsezkoak diren gaiak landuko dituzte maiatzaren 4an
Egun osoko jardunaldia antolatu du udalak. Orotara, hiru mintzaldi antolatu dituzte, haur zein gurasoei bideratutakoak.
Irungo Udalak haurtzaro garaiko ongizatearen inguruko bigarren topaketa antolatu du. Gaur aurkeztu dute egitasmoa Udaleko Gazteria saileko Monica Martinez ordezkariak eta saileko arduradun tekniko Eunate Encinasek. Datorren maiatzaren 4an (larunbata) izango da topaketa, Palmera Montero Gunean.
Haurren garapenean beharrezkoak diren gaiak landuko dituzte topaketan. Orotara, hiru mintzaldi antolatu dituzte, haur zein gurasoei bideratutakoak. Gainera, haurtzaindegi zerbitzua izango dela jakinarazi dute udaletik, 3-8 urte bitarteko haurrentzat. Izen emateak, Irungo Udalaren webgunean.
Egitaraua, ondorengoa:
- 09:45: Harrera familiei.
- 10:00: Aurkezpena.
- 10:15: ‘Harriduran hezi’ hitzaldia, Catherine L´Ecuyer-en eskutik.
- 12:00: Geldialdia.
- 1230: ‘Errespetuan mugak nola jarri’ hitzaldia, Pilar Seminarioren eskutik.
- 13:30: Bazkaltzeko tartea.
- 14:45: ‘Diziplina positiboa’, Camino Mateoren eskutik.
- 16:30: Trakamatraka kontzertu didaktikoa.