[GALERIA] Horrela pasatu da 21. Korrika Hondarribitik
Ikusi 21. Korrikak Hondarribian egin duen ibilbidea, argazkitan.
Gauez iristen denean aurreikusten zaion atzerapen txikiarekin, ordu bata eta erdiak aldera iritsi da 21. Korrika Hondarribira. Hamabi ‘kilometro’ egin ditu herrian, 830.etik 841.era, biak barne. Lekuko aldaketak, baina, gehiago izan dira. Batetik, hiru kilometro konpartituak zirelako, eta bestetik, ibilbidearen zati guztietan esku aldaketa asko izan direlako.
Magiaz betea itzuli da aurten Korrika Hondarribira, eta ohiko erantzun bikaina eman diote hondarribiarrek AEKren lasterketa mundialari.