Umezurtz etxean sexu abusuak jasan zituela salatu du Irungo gizon batek
1970eko hamarkadan izan ziren, biktimak zazpi urte zituenean.
Irungo gizon batek 1970eko hamarkadan sexu abusuak jasan zituela salatu du. EITBk jakinarazi duenez, Javi Hamzaouik Irungo umezurtz etxean abusuak jasan zituen, zazpi urte zituenean. Etxeko ile apaindegian izan zirela dio biktimak, eta kontatzeko beharra zuela.
EITBri egindako adierazpenetan, “bizitza suntsitu” diola esan du Hamzaouik. Biktimak dagoeneko Ertzaintzaren aurrean deklaratu du, bortxatzailea identifikatzeko.
Egun 54 urte ditu biktimak, bortxatzaileak berriz, 70etik gora.