Iaz 84.000 eskaera inguru artatu zituzten HAZ bulegoan
Irun Txartelaren erabilerak %15eko igoera izan duela diote udaletik (10.000 tramite baino gehiago egin dituzte herritarrek).
Irungo Herritarren Arreta Zerbitzuak (HAZ) urte oparoa izan zuen iaz. Gaur egin dute 2018aren balorazioa Pedro Alegre Informazioaren Gizarte eta Herritarren Parte Hartze ordezkariak, saileko zuzendari Javier Arranzekin batera. Agerraldian azaldu dutenez, iaz, 84.000 txanda inguru izan zituzten bulegoan, eta 010 telefono zenbakiak 75.000 dei baino gehiago jaso zituen.
2017ko arreta zerbitzuarekin alderatuta,%1,2 lagun gehiago artatu dituzte bulegoan. Gainera, bataz beste, irundarrek ez dituzte bost minutu baino gehiago pasatzen HAZen. Era berean, Irun Txartelaren erabilerak %15eko igoera izan duela diote udaletik (10.000 tramite baino gehiago egin dituzte herritarrek) eta bulegoaren sarreran dauden gailuen erabilerak ere gora egin duela.