[BIDEOA] Aterperako bidea seinaleztatzen
Irungo tren geltokitik Martindozenearako bidea seinaleztatzea erabaki zuen joan den astean Irungo Harrera Sareak. Ikusi bideoa:
Joan den astean, Irungo Harrera Sareak Martindozenearako bidea seinaleztatzea erabaki zuen, “udalaren ezezkoaren aurrean”. Sareko kideek hiriko tren geltoki kanpoan panel informatibo erraldoia jarri zuten, eta hirian zehar oin berde ugari margotu zituzten, udaletxerako zein aterpetxerako bidean zehazki.
Urtarrilaren 1etik, harrera sareak 938 lagun artatu dituela jakinarazi dute. Horietatik 819 gizonezkoak, 78 emakumezkoak eta 41 adin txikikoak izan dira.