Bederatzi domina Gipuzkoako Txapelketaren lehen jardunaldian
Emaitza onekin bueltatu dira Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak Eibartik.
Joan den igandean (martxoak 31), Gipuzkoako Alebin eta Infantilen Txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zuten Eibarren (Unbe pistan), eta bertan eskualdeko zenbait kirolari izan ziren. Emaitza onekin bueltatu dira Bidasoa Atletiko Taldeko kirolariak; orotara, bederatzi domina eskuratu dituzte.
Laia Olaskoaga (15 metro lauetan) eta Joaquin Alonso (salto hirukoitza) izan dira euren kategoriatan azkarrenak; urrezko domina bana lortu dute. Eider San Millan (150 metro hesi) eta Aritz Zuazok (xabalina jaurtiketa) berriz, zilarrezkoa eskuratu dute. Hirugarren postuan, eta hortaz, brontzezko dominarekin Eider San Millan (150 metro hesi), Manex Zamora (2.000 metro), Irati Hernandez (xabalina jaurtiketa), Mae Mendiburu (150 metro) eta Alvaro Zabalo (150 metro) bueltatu dira Eibartik.