40 urteko antolakuntza eta borroka ospatuko dute Irunen
Bidasoaldeko Bulkada Eguna egingo dute datorren larunbatean (hilak 6) Irunen, Aitzina eta Ernaik antolatuta.
Bidasoak ere Bulkada eguna izango du. Datorren larunbaterako (hilak 6), Bidasoaldeko Bulkada Eguna antolatu dute Ernai eta Aitzinak. 40 urteko antolakuntza eta borroka oroitzea dute helburu, eta behar bezala ospatzeko, egun osoko egitaraua antolatu dute.
11:30ean ekingo diote egunari, lehenengo eta oraingo militanteek Hazian eskainiko duten hitzaldiarekin. Ondoren, (13:00etan zehazki) trikipoteoa egingo dute Mosku inguruan. 13:00ean ekitaldi ofiziala izango da eta 14:00etan berriz, tripak ondo betetzeko unea iritsiko zaie bertaratutakoei; herri bazkaria egingo dute (txartelak 10 euroan salgai, Irungo Sunbillan). Arratsaldea kontzertuen txanda izango da. 17:00etatik aurrera, Imuntzo eta Belokik kontzertua eskainiko dute eta ondoren, Bad Sound talde irundarrak Urdanibia plaza dantzan jarriko du.