Garbi Eguna egiten hasi dira Irunen, zaborra biltzeko
Garbi Eguna hilabetero egiteko konpromisoa hartu du irundar talde batek. Lehen ekologia ekintza Arbesko bidean egin dute, zabor asko bilduz.
Hilaren 24an, 25 irundarrez osatutako talde batek Arbesko bidetik zaborra garbitzeari egin zion, bere kabuz. Ekologia ekintza egin zuten. Talde horretan haur eta helduak zeuden. Nabarmendu dutenez, hilero egingo dute garbiketa ekintza, asteburuetan. Helburua, garbia: sentsibilizazioaren bidez, ingurumena zaindu behar dela transmititu nahi dute. Izena ere jarri diote iraunkorra izango den garbiketa ekintzari, Garbi Eguna.
Askotariko hondakinak jaso zituzten boluntarioek, “bidean zehar denetik aurkitu genuen”, esan dute. Hala, koltxoi bat, lehertuta zegoen kamioi baten gurpila, plastikoa —bai errekan bai sasi artean ezkutatua—, eta zakarrontziak:”Txakurren kakentzako hiru zakarrontzi eta bi bestelako Ola sagardotegiaren inguruan. Bidean zehar, ez zegoen batere”. Hortaz, bidean zeuden zakarrontziak kendu eta bota egin zituzten ezezagunek.
Esan bezala, hilero egingo dira gisa honetako garbiketa ekintzak, auzolanean.