Zortzi irundar saritu Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan
3 Lehen Sari, 2 Bigarren Sari eta 2 Ohorezko Aipamen jaso dituzte, 'Musikene' sari bereziaz gain.
Joan den astean, XIII. Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketa jokatu zuten. Bertan, Euskal Herriko kontserbatorio eta eskoletako 150 ikasle izan ziren, horien artean zenbait irundar. Emaitza onekin bueltatu da Irungo ordezkaritza; 3 Lehen Sari, 2 Bigarren Sari eta 2 Ohorezko Aipamen jaso zituzten, ‘Musikene’ sari bereziaz gain.
Oier Ciganda (Ohorezko Aipamena), Borja Garcia (Bigarren Saria), Eneko Dieguez (Bigarren Saria), Issey Martinez (Lehen Saria), Maite Mancisidor (Ohorezko Aipamena), Janire Soli (Bigarren Saria), Irati Ibarra (Lehen Saria ) eta Maitane Paillet (Lehen Saria eta ‘Musikene’ saria) izan dira sarituak.
Era berean, datorren apirilaren 3rako (asteazkena) kontzertu berezia antolatu dute Irunen. Amaia Kultur Zentroan ziango da, eta bertan, Irungo Kontserbatorioko Musika Eskolako ikasleek hartuko dute parte. ‘Zinezmazko kontzertua’ izenarekin titulatu dute emanaldia. Sarrera doakoa izango da eta emanaldia 19:30ean hasiko dute.