Haziak berriz ere ateak zabalduko ditu
Bihar (hilak 30) egingo dute berrirekiera ekitaldi ofiziala, baina halere, gaurko luntx berezia antolatu dute.
Hiru hilabete eman dituzte bizilagunek gogor lanean elkartea goitik behera berritzen; prest da Hazia berriz ere ateak zabaltzeko. Bihar (hilak 30) egingo dute berrirekiera ekitaldi ofiziala, baina halere, gaurko luntx berezia antolatu dute (19:00etan). “Beste behin ere argi utzi dugu sententzia eta sumario faxisten aurrean bagarela eta izango garela!”, diote elkartetik.
2015ean, Espainiako Auzitegi Gorenak Espainiako Auzitegi Nazionalaren 35/02 auziko sententzia berea egin zuen. Ondorioz, Hego Euskal Herriko 102 herriko taberna konfiskatzeko agindu zuen; horietako bat izan zen Hazia. 1992an zabaldu zituen lehenengoz ateak.
Honakoa da irekieraren harira biharko antolatu duten egitaraua:
- 13:00: Berrirekiera ofiziala (ondoren, preso eta iheslarien aldeko elkarretaratzea eskura daitezke).
- 14:00: Bazkaria (Txartelak 20 euro, 628 038 899 telefono zenbakian).
- 20:00: Kontzertuak, DJ-ak…