Hogei bat gaztek sexu aniztasunaren aldeko murala margotu dute
Gehitu elkartearekin elkarlanean, hiriko 12-25 urte bitarteko irundarrak izan dira egileak.
Irungo Udaleko Gazteria sailak jakinarazi berri duenez, amaitu dituzte sexu aniztasunaren aldeko muralak. Gehitu elkartearekin elkarlanean, hiriko 12-25 urte bitarteko irundarrak izan dira egileak; ‘Ekainak 28 harrotasunaren eguna’ plazatxoko zubipean egin dituzte.
Murala margotzeko ostadarren koloreetan oinarritu dira, eta LGTBI kolektiboaren aldeko mezuekin apaindu dituzte hormak. “Esperientzia oso positiboa izan da, bereziki gazteen artean sexu aniztasunaren inguruko gogoetak zabaltzeko”, dio Monica Martinez gazteria saileko ordezkariak.