[Galeria] Donostia-Hondarribia mendi lasterketako partaideak, helmugara iristen
Menditik 31 kilometro egin eta gero, Donostia-Hondarribia Traileko kideek pozik arraio zeharkatu zuten Harresilanda kaleko helmuga. Lehenek zein lasterketa itxi zutenek izan zituzten ospakizunetarako arrazoiak, denek. Jarraian, lehen ordu eta erdian helmugara iritsi zirenen argazkiak ikusteko aukera dago.
Lasterketaren irabazleak Ander Iñarra lezoarra gizonetan eta Oihana Kortazar mutrikuarra emakumeetan izan ziren. Hiriburua eta Hondarribi arteko bidea egiten azkarrenak izan ziren. San Pedro eta Donibane arteko puntuan, Pasaiako badia itsasoz zeharkatzen den horretan, aurreko multzoan zeuden jada biak.