'Bizinema Bang Bang' programak festa antolatu du larunbaterako
'La princesa prometida' eta 'Starship troopers' filmak eskainiko dituzte Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak dagoeneko erosi daitezke.
Datorren larunbatean (hilak 30) zinemaren festa egingo dute Irunen. ‘Bizinema Bang Bang’ programak bi proiekzio berezi antolatu ditu astebururako. Udaletik diotenez, zinemaren festa egingo dute; ‘La princesa prometida’ eta ‘Starship troopers’ filmak proiektatzeaz gain, zenbait ikuskizun eskainiko dituzte Amaia Kultur Zentroan. Gaur aurkeztu dute larunbatekoa, Alfonso Lopez eta Miguel Baquerok (Bang Bang), Bizinemako kide Iñigo Martinez eta udaleko kultura saileko ordezkari Juncal Eizaguirrerekin batera.
Azken proiekzioetan bezalaxe, bertaratutakoek jatorrizko bertsioan ikusiko dituzte filmak. Hitzordua datorren larunbatean izango da, 17:30ean, Amaia Kultur Zentroan. 18:00etan ekingo diote ‘La princesa prometida’ filmaren proiekzioarekin. Ondoren, ‘Starship troopers’ pelikula eskainiko dute. Sarrerak 5,35 euroan eskuratu daitezke, turismo bulegoan, Irungo udaleko webgunean edota Amaiako leihatilan bertan.