Berriz ere Etxekoandre eskultura erasotu dutela salatu du udalak
Azken erasoa, joan den asteburuan izan zen; inguruko kamerek jaso bezala, lagun batek eskulturaren makila okertu zuen.
Irungo Udalak Urdanibia plazako Etxekoandre eskulturak zenbait eraso jasan dituela salatu du beste behin. Urte hasieran egindako erasoek jarraipena izan dutela diote. “Plazaren oroimena bizirik mantentzen duen eskultura errespetatzea eskatzen dugu”, diote udaletik.
Azken erasoa, joan den asteburuan izan zen; inguruko kamerek jaso bezala, lagun batek eskulturaren makila okertu zuela jakinarazi dute udaletik. Gainera, Udaltzaingoak erasotzailea identifikatu ostean, 200 euroko isuna jarri diotela azaldu dute.