Onik aurkitu dute Higer Farolaren inguruan galduta zegoen haurra
Erreskate taldeek aitaren zaintzapean utzi dute
Onik aurkitu dute Higer Farolaren inguruan galdurik ibili den haurra. Erreskate taldeek aitaren zaintzapean utzi dute adin txikikoa.
9 urteko haur baten bila aritu dira Hondarribian erreskate taldeak. Dirudienez, haurra gurasoekin zebilen zonaldean, baina une jakin batean beste bide bat hartzea erabaki du eta galdu egin da.