Sexu abusuak egin zituen Manuel Estomba apaizaren izena kendu nahi dio EH Bilduk parke bati
Taldetik diotenez, "Manuel Estomba apaizaren izena sexu gehiegikeriekin lotuta dago", hortaz, lehenbailehen gaiari heltzeko batzordea deitzeko eskaera egin dute, erregistro bidez.
Irungo EH Bilduk Manuel Estomba parkeari izena aldatzeko asmoa adierazi berri du. Taldetik diotenez, “Manuel Estomba apaizaren izena sexu gehiegikeriekin lotuta dago”, hortaz, lehenbailehen gaiari heltzeko batzordea deitzeko eskaera egin dute, erregistro bidez.
“Argi dugu Irungo kale edo parkeek ezin dutela adingabeei sexu gehiegikeriak praktikatu dizkieten pertsonen izenak jaso”, diote koaliziotik. Hortaz, bereziki sexu gehiegikeri horiek jasan dituztenengatik, baina baita ere irundar guztion onurarako aldatu nahi diote izena.
Koalizioko kideek kontatu dutenez, Derioko Seminarioan egin zituen Estombak sexu gehiegikeriak, eta biktima asko izan zirela nabarmendu dute.