Sexu aniztasunaren aldeko muralak margotuko dituzte hirian
'Ekainak 28 harrotasunaren eguna' plazatxoa Dunboa, Palmera Montero eta Osinbiribilekin elkartzen dituen tunelean LGTBI kolektiboaren aldeko margolanak egingo dituztela iragarri berri du udalak.
‘Ekainak 28 harrotasunaren eguna’ plazatxoa Dunboa, Palmera Montero eta Osinbiribilekin elkartzen dituen tunelean LGTBI kolektiboaren aldeko margolanak egingo dituztela iragarri berri du udalak. Irungo Udaleko Gazteria, Balio eta Giza Eskubideen sailak, Gehitu elkartearekin eta Martindozenea Gaztelekuarekin elkarlanean sortutako egitasmoa da, kolektibo honen aldeko mezuekin Irungo zenbait txoko betetzeko asmoz. Datozen egunotan ekingo diete marrazketa lanei.
12-25 urte bitarteko gazteak izango dira margolariak. Hala, hilaren 12 eta 22an (ostegun eta ostiral) diseinuak landuko dituzte Martindozenean. Ondoren, hilaren 23, 25 eta 26 bitartean denen artean zenbait mural margotuko dituzte tunelean. Prozesu guztian parte hartu nahi duten gazteek, 690 706 471 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Joan den azaroan onartu zuen udalbatzak ‘Ekainak 28 harrotasunaren eguna’ izena ematea plazari, “sexu aniztasuna babesteko dugun asmoarekin jarraitzeko asmoz”.