Etorbidearen zubia berritzen hasi dira
Zubiaren egitura hobetzea da udalaren asmoa, teknikariek egoera kaskarrean dagoela ondorioztatu ostean.
Irungo Udaleko Mugikortasun, Bide Publiko eta Obren sailak jakinarazi berri duenez, martxan dira Etorbidearen zubia eraberritzeko lanak. Zubiaren egitura hobetzea da udalaren asmoa, teknikariek egoera kaskarrean dagoela ondorioztatu ostean.
Dagoeneko baranda zaharra kentzen hasi dira, berritu ostean, berriz ere bertan jartzeko. Udaletik diotenez, zaharkiturik dauden elementu guztiak berrituko dituzte, zubi enblematikoak garai bateko itxura berreskuratu dezan. Hala, garbiketa, egituraren errefortzua, zimenduak edota metalezko taula aldatzeko lanak egingo dituzte datozen hilabeteotan.
Obretarako, udalak 1.790.108,58 euroko inbertsioa egingo du, eta bederatzi hilabetetan egitea aurreikusi dute.