Dunboa kanaleko esklaboei omenaldia egingo diete
1942-1944 urte bitarte hiriko Dunboa kanala eraikitzen lanean izandako esklaboak omendu nahi dituzte, Aiala Oronoz irundarraren 'A pico y pala: Destacamento Penal de Irun' liburuaren argitalpenaren harira.
Jaen, Extremadura, Asturias eta Gipuzkoako hainbat herritako presoak Irungo Dunboa errekan lanean, 1943. urtean (Irun atzo liburutik ateratako irudia). Nati fernandez Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak taldeak omenaldia antolatu du datorren larunbaterako (hilak 16). 1942-1944 urte bitarte hiriko Dunboa kanala eraikitze lanean izandako esklaboak omendu nahi dituzte, Aiala Oronoz irundarraren ‘A pico y pala: Destacamento Penal de Irun’ liburuaren argitalpenaren harira. 12:30ean izango da omenaldia, Santa Elena zubian.
Aurretik, 11:00etan zehazki, zubian panel informatiboa jarriko dute, garaiko irudiekin. Ondoren, omenaldiari hasiera emango diote, musikarekin eta manifestu baten irakurketarekin.
Liburuan, preso eta esklaboen inguruko testigantzak jaso ditu Oronozek; orotara, 207 preso identifikatu ditu.

