Berrikuntza eta sorkuntza, 24 orduz Ficoban
Bihartik (hilak 15) larunbatera bitarte, Ficoba erakustazokak estreinakoz 'Berrikuntzaren 24 orduak' topaketa jasoko du.
Bihartik (hilak 15) larunbatera bitarte, Ficoba erakustazokak estreinakoz ‘Berrikuntzaren 24 orduak’ egitasmoa jasoko du, Baionako Merkataritza Ganberaren ESTIA Ingeniari Eskolak antolatuta. Helburua ikasleen eta unibertsitate zein enpresa munduko eragileen artean elkarretaratzeak sustatzea da, sormena funtsezko osagarria izanik. Topaketa bihar hasi eta larunbat arratsaldera arte luzatuko da.
24 orduz etengabe berrikuntza eta sorkuntza izango dituzte mintzagai. Epe horretan, talde mistoetan banatuko dituzte ikasleak, eta orotara, 15 irakasle izango dira, coach lanak egiten. Bilera horietan, enpresetako zein erakundeetako ordezkari, aholkulari eta ikerlariekin ezagutzak partekatuko dituztela diote antolatzaileek. Parte hartuko duten enpresek, laborategiek eta sortzaileek proposatutako gaiak oinarri hartuta, egun osoan zehar ikerketa bana landuko du talde bakoitzak. Larunbat goizean berriz, hiru minutu izango dituzte euren lana epaimahaiaren aurrean aurkezteko; arratsaldean irabazleak ezagutaraziko dituzte.
Orotara, 400 ikasle baino gehiagok hartuko dute parte topaketan, Euskal Herri osotik iritsitakoak. Eta enpresak ere, dozenaka izango dira. 10:00etan egingo dute inaugurazio ekitaldia, eta antolatzaileek diotenez, oraindik parte hartzeko aukera dute interesdunek, hemen.
Honakoa da egitarau osoa:
Martxoak 15
09:00 Irekiera
10:30 Hasiera ekitaldia
11:30 Taldeen osaketa
12:30 Bazkaria
19:00 Afaria: Pizza kamioia
Martxoak 16
07:00 Gosaria
10:00 Deadline aurkezpenen ematea
10:30 3 minutuetako aurkezpenak, epai mahaiaren aurrean (1. zatia)
12:30 Bazkaria
13:30 3 minutuetako aurkezpenak, epai mahaiaren aurrean (2. zatia)
17:00 Amaiera ekitaldia eta sari banaketa