Xabier Iridoyren zerrendak lau aurpegi berri izango ditu
Lau izen berriak "Irun egungo immobilismotik ateratzeko prest dagoen emakume eta gizon prestatuak" direla nabarmendu du EAJ taldeko alkategaiak.
Irungo EAJ taldeko bozeramaile eta era berean alkategai Xabier Iridoyk datozen hauteskundeei begira zerrenda osatuko duten izen berriak aurkeztu ditu gaur. “Irun egungo immobilismotik ateratzeko prest dagoen emakume eta gizon prestatuak” direla nabarmendu du, hiriak behar duen norabide aldaketaren buru izateko gaitasunak dituztenak.
Lau izen berriekin “talde sendoa” osatu duela dio Iridoyk, aurretik alor askotan esperientzia handikoak baitira zerrenda osatuko duten lau irundarrak. “EAJri eta baita Iruni ere, freskotasuna, ideia berriak eta batez ere ilusioa eta benetako proiektua eskaintzen dietenak dira lauak”. Ondorengoak dira, zerrendara batuko diren lau pertsonen datuak:
- Josu Igiñiz Etxebeste (48 urte): Hotelen munduan espezializatutako teknikaria da, eta egun hotel ezagun bateko sukaldeko burua.
- Ricardo Bereziartua Vallejo (49 urte): arkitektura eta eraikuntzaren eremuko enpresaria, eta diseinu eta produkzio grafikoko goi mailako teknikaria.
- Jasone Ugarte Garcia de Andoin (50 urte): Politika eta Kudeaketa Publikoan graduduna, Ikerketa Zentroko Zuzendaritza idazkaria eta CFMko Zentroko Batzordeko kidea.
- Iulen Arana Bereziartua (23 urte): Medikuntzako 5. mailako ikaslea da. Jarduera eta gogoeta handia duen pertsona dela diote taldetik, Irunen inguruan gazteek duten ikuspegia eta errealitatea modu dinamikoan praktikan jarriko dituena.