'Laukiz lauki Irunen barrena', irundarrentzat propio sortutako joko sorta
Euskara hutsean egindako aldizkari modukoa da, eta 32 orrialdetan hitz gezidunak, gurutzegramak, hitz saldak, anagramak edota goibehera bezalako jokoak aurki daitezke.
Irunek badu denbora pasa joko propioa. Irungo Udalak, Bagabiga enpresarekin elkarlanean, aldizkari berria kaleratu du, ‘Laukiz lauki Irunen barrena’ titulupean. Euskara hutsean egindako aldizkari modukoa da, eta 32 orrialdetan hitz gezidunak, gurutzegramak, hitz saldak, anagramak edota goibehera bezalako jokoak aurki daitezke.
Aldizkari joko berrian, atzo eta gaurko emakume eta gizon artista, margolari, musikari, kirolari, zinemagile edota bertsolariak jaso dituzte, auzo, eraikin eta kaleen izenez gain. “Oso pozgarria da horrelako euskara hutsezko argitalpen bat edukitzea, Irungo antzinako eta egungo ondarea jasotzen duena. Irunek eman dituen pertsonaia ospetsu guztiak jasotzea oso zaila da, baina kontuan hartu dira etorkizunerako”, esan du Jose Antonio Santano alkateak gaurko aurkezpenean. Harekin batera, Euskara saileko ordezkari Monica Martinez eta Iñaki Agirresarobe jokoaren egilea izan dira.
1.000 aleko sorta banatuko dute herritarren artean, doan. Horretarako, hilaren 14tik aurrera irundarrek eskura izango dute Irungo Udal Euskaltegian (astelehena, asteazken eta ostiraletan 9:30tatik 14:00etaera eta asteartea eta osteguna 10:30tatik 13:30tara eta 16:30tatik 19:00etara).
Era beran, hiriko ikastetxe eta bestelako zentroetan ere banatzeko asmoa adierazi dute udaletik. Hala, Pio Baroja, Bidasoa, Plaiaundi, Mendibil, La Salle, Erain, Kunsthal, Mondragon Unibertsitatea, Herri Jakintza, AEK eta Hizkuntza Eskola Ofizilaean ere jasoko dute aldizkaria.