Hiriko informazio panelak eguneratzen hasi dira
Dagoeneko hiriko bost informazio panelak erabat berritzen hasi da Irungo Udala. Datozen egunotan amaituko dituzte obrak.
Irungo Udalak jakinarazi berri duenez, dagoeneko hirian zehar aurki daitezken informazio puntuak berritzen ari dira. Berri hauekin herritarrek udalak helarazitako informazioa modu “irisgarriagoa eta bisualagoan” jasoko dutela diote, teknologia puntakoak direla.
Lehen panel berria Genaro Etxeandia plazakoa izan da, eta dagoeneko martxan da. Datozen egunotan amaituko dituzte erabat obrak. Proiekturako, udalak 79.557,50 euroko inbertsioa egin du.