Oinez ere egiten da martxoaren 8a
Dozenaka hondarribiar abiatu dira oinez Irunerantz, eguerdiko manifestazioan parte hartzera.
Emakumearen Astearen deialdiari erantzunez, dozenaka hondarribiar abiatu dira oinez Irunerantz. 12:00etan hasiko da goizeko manifestazioa, San Juan plazan.
10:45ean abiatu da lehen multzoa, 80 inguru emakume eta gizonez osatua. Atzetik, herritar asko, motxila bizkarrean eta aterkia eskutan zutela. Izan ere, abiatu orduko zaparrada handia bota die. Ez dute atzera egin, emakumeen eskubidearen alde bustitzeko eguna delako gaurkoa.