Arratsaldean, eskualdeko manifestazioa Hondarribian
Milaka eta milaka bidasoar elkartu dira eguerdian Irungo Erdialdean, Greba Feministaren barruan eskualdean deitua zegoen lehen ekitaldi handian.
Ikusi eguerdiko manifestazioko argazkiak
Arratsean, aldarrikapen jardunaldia biribiltzeko, eskualdeko manifestazioa egingo dute Hondarribian, 19:00etan Puntaleko biribilgunetik abiatuta. Parte hartzaileek Alde Zaharreko kaleak zeharkatuko dituzte, Portura jaitsi aurretik. San Pedro kalean bukatuko da mobilizazioa.
Aurretik, martxa
Manifestaziora joateko martxa feminista egingo dute Irundik. Bidasoaldeko Asanblada Feministak 17:00etan egin du lehen deialdia, Zabaltza plazan elkartzeko. Bertatik 17:30ean abiatuko dira Hondarribia aldera.
18:00etan sartuko dira Hondarribira Mendelu auzotik, eta hondarribiar asko zain izango dituzte han, elkarrekin Puntaleko biribilgune aldera joateko. Aireportuko errepidetik joango da martxa eta trafikoa Kosta auzotik desbideratuko dute udaltzainek.