Neskak baino askoz gehiago, 'aluzineskak'
Maite Frankoren ipuin kontaketa oso berezia izango da gaur Hondarribiko Udal Liburutegian, Emakumearen Astearen barruan.
Ipuin kontaketa oso berezia egingo dute gaur (asteazkena) Hondarribiko Udal Liburutegian, 18:00etatik aurrera. Emakumearen Astean murgilduta dago herria eta liburutegiak jarduera berezia prestatzeko eskatu dio Maite Frankori.
Aluzineskak, horixe da gaur arratsaldean Frankok liburutegiko balio anitzeko aretoan kontatuko duen ipuin sortaren izenburua.”Neska, neskato, emakume zein amona aluzinanteen ipuinak” izango direla aurreratu du kontatzaileak: “Neska azkar, boteretsu, indartsu, eta bihotz on zein txarrekoen istorio harrigarriak entzungo ditugu bertan”.
5-9 urte bitarteko haurrentzako saioa da, sarrera librekoa, aretoko 40 plazak bete arte.