Martxoaren 8aren harira, talde politiko guztiek adierazpen instituzionala onartu dute
Udaletxeko fatxada kolore morez apainduko dutela jakinarazi dute, eta bihar kolore bereko begizta zintzilikatuko dutela.
Udalbatzako talde guztiek Emakumearen Nazioarteko Egunerako (bihar, hilak 8) adierazpen instituzionala onartu dute. Gainera, udaletxeko fatxada kolore morez apainduko dutela jakinarazi dute, eta bihar kolore bereko begizta zintzilikatuko dutela.
Era berean, 11:45an elkarretaratzea egingo dutela gogoratu dute, San Juan plazan. Irundar orori luzatu diote bertaratzeko deialdia. Ondorengo estekan adierazpena osorik ikusteko aukera dago:
Irungo Udalaren adierazpen instituzionala (Martxoak 8)