Ongi etorri beroa Belgikako ikasle talde batentzat
Irungo Udaletxeak bisita berezia izan du gaur.
Irungo Udaletxeak bisita berezia izan du gaur. Udalbatzako kideek harrera egin diote Belgikako Ciney hiritik iritsitako ikasle talde bati. ‘Institut Saint Joseph’ ikastetxeko 15-16 urte bitarteko taldea da, Irungo La Salle ikastetxearekin egindako elkartrukearen ondorioz iritsi dira hirira.
Udaletik diotenez, 20 urte baino gehiago pasa dira La Salle ikastetxeak lehenengo elkartrukea egin zuenetik. Datorren apirilaren 5etik 12ra, La Salleko batxilergoko ikasleak Belgikara doaz.