Hondarribia Arraunek Castroko jaitsiera irabazi du
Bertako Igogailuak Hondarribia traineruak Castroko Hiria XXII. Jaitsiera irabazi zuen igandean. Deustoren eta Colindresen kontra lehiatu ziren hondarribiarrak eta alde handiz gailendu ziren. Iker Cortesenek 13 minutu eta 29 segundo behar izan zituzten estropada burutzeko, beste bi lehiakideak oso atzean utzita; Deusto 39 segundora helmugaratu zen eta Colindres minutu eta 38ra.
Mutiletan Santurtzi A nagusitu zen, Bermeo A, Ondarroa, Bermeo B eta Lekittarraren aurretik. Hondarribiak ez zuen gizonen proban parte hartu.